Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3083

IRAGARKIA, honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak betez.

Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako dagokion epaitegian, 2 hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea betez.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordain-agiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da:

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1)

L 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.

G 772/1997 ED, Gidarien Araudi Orokorra.

J 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M 8/2004 LED, Aseguruari buruzko Legea.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.


Azterketa dokumentala