Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3078

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2012ko urriaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, 2012ko urriaren 10eko Aginduak 8.3 artikuluan xedatzen du diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzak zeini eman zaizkien argitara ematea, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala