Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3043

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «364/2013 Dekretua, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak (behin-behineko langileak) onartzen dituen Dekretua aldatzeari buruzko ekainaren 11ko 364/2013 Dekretua argitaratu da 2013ko ekainaren 18ko EHAAn (116. zenbakia). Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen ondoren.

– 2013/2790 (3/3) orrialdean, gaztelaniazko testuan, taula hau gehitu behar da:

Amortización:

(Ikus .PDF)

– 2013/2790 (3/3) orrialdean, euskarazko testuan, taula hau gehitu behar da:

Amortizazioa:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala