Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2013ko ekainaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2923

EDIKTUA, 369/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 369/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: BBKGE Kredit EFC., S.A.

Abokatua: Carlos Bolado Rodriguez.

Prokuradorea: Hernandez.

Demandatua: Rafael Casanueva Losada eta Javier Casanueva Losada.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-05-14an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Antonio Hernández Irubarrik «BBKGE kredit EFC» entitatearen izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda. Horregatik, Rafael Casanueva Losada eta Javier Casanueva Losada demandatu auzi-iheslariak kondenatzen ditut modu solidarioan bi mila zazpiehun eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita bost zentimo (2.757,85 euro) ordaintzera.

Demanda aurkeztu zenetik aurrerako legezko interesak ere ordaindu beharko ditu demandatuak, eta epai hau ematen denetik aurrera, berriz, urteko interesa, alegia, diruaren legezko interesa, bi puntu gehituta.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Rafael Casanueva Losada eta Javier Casanueva Losada demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala