Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2013ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2596

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 512/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 512/10 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Patricia Gisella Roque Cardenas.

Abokatua: Javier Viaña de la Puente.

Prokuradorea: Miral.

Demandatua: Guilberto Nicolas Obregon Merino.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko abenduaren 22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Miral prokuradoreak Patricia Gisella Roque Cárdenas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Guillermo Nicolás Obregón Merino jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, demandatuak elikagaietarako ordaindu beharko die bere seme-alabei, demanda aurkezten den unean adingabeak baitira: XXXXX alabari (1994ko apirilaren 22an jaioa) eta XXXXX semeari (1996ko apirilaren 14an jaioa). Hilero-hilero 200 euro ordaindu beharko ditu bakoitzarentzat. Diru-kopuru hori demanda aurkezten den egunetik hasi beharko da ordaintzen, hileko lehenengo bost egunetan, demandatzaileak horretarako ematen duen kontu-zenbakian.

Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak estatu osorako prestatutako kontsumoko prezioen indizearen gehikuntzaren indizea aplikatuz. Eguneratze horietan, aurreko urteko KPIren gehikuntza aplikatu beharko da. Lehenengo eguneratzea 2014ko urtarrilaren 1ean egingo da.

Seme-alaben aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Behar bezala egiaztatu beharko dira eta bi gurasoek elkarrekin adostu beharko dituzte edo, adostasunik ez bada, epaileak eman beharko du horretarako baimena. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Elikagaiak, arropa, oinetakoak eta hezkuntza ordaintzeko beharrezkoak ez direnak joko dira aparteko gastutzat.

Gastu ezohikotzat honakoak jotzen dira: Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen osasun-gastuak (dentista, ortodonzia, betaurrekoak, psikologoa, ...), adingabearen hezkuntzarako ezohikotzat jo daitezkeenak (eskola partikular beharrezkoak, eskolaz kanpoko aktibitateak, kirol jarduerak, udalekuak, goi-mailako ikasketak, ikasketa profesionalak edo unibertsitatekoak, atzerrira joan-etorriak eta hango egonaldiak, edo hezkuntzako zein formazioko kausak direla-eta familia-etxebizitzatik kanporako joan-etorriak eta hango egonaldiak...)

Mantenua ordaintzeko obligazioa eten egingo da seme-alabak adin nagusikoak eta ekonomikoki burujabeak direnean, betiere KZeko 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4790-0000-00-0512-10. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Guilberto Nicolas Obregon Merino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala