Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2013ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2595

EDIKTUA, epai kanonikoaren epai zibilaren eraginkortasunari buruzko 152/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: neurririk gabeko eraginkortasun zibilari buruzko 152/12 judizioa.

Demandatzailea: Maria Blanca Gaubeca Navarro.

Abokatua: Maria Eugenia Diez Gonzalez.

Prokuradorea: Marcos.

Demandatua: Jose Joaquin Rodriguez Gonzalez.

Gaia: epai kanonikoaren epai zibilaren eraginkortasuna.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2013ko martxoaren 13an, zeinen xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK

1.– Eraginkortasun zibila aitortzen zaio Bilboko Gotzaindegiaren Eliza Epaitegiaren 2001eko apirilaren 10eko Ebazpenari, zeinen bidez Maria Blanca de Gaubeca Navarro eta Jose Joaquin Rodriguez Gonzalez jaun-andreek 1997ko urriaren 11n Lezaman egindako ezkontzaren deuseztasuna deklaratzen baita. Epai hori Burgoseko Gotzaindegiaren Hiri Epaitegiaren 2001eko irailaren 11ko Dekretuaren bidez berretsi zen, bigarren auzialdian berretsi ere. Ez da kosturik ezartzen.

2.– Jakinaraz bekio auto hau Lezamako Erregistro Zibileko arduradunari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4767-0000-39-0150-12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Jose Joaquin Rodriguez Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala