Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2013ko ekainaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2594

EDIKTUA, elkarbizitza eteteari buruz eta seme-alaba adingabeen gainean neurriak hartzeko bideratutako 629/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegian, seme-alaba adingabeen gainean neurriak hartzeko bideratutako 629/12 prozeduran epaia eman da. Patricia Mibuy Nsue Nchama andreak sustatua izan da prozedura, Angel Ondo Nkulu jaunaren aurka. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

220/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko maiatzaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Patricia Mibuy Nsue Nchama.

Abokatua: Edurne Fernández Arias.

Prokuradorea: Teresa Bilbao Hoyos.

Alderdi demandatua: Angel Ondo Nkulu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Patricia Mibuy Nsue Nchama andreak jarritako demanda, Angel Ondo Nkulu jaunaren aurkakoa; horrenbestez, alaba adingabeari dagokionean hartu beharreko neurri hauek ezartzea erabaki dut:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio; eta amari bakarrik ematen zaio, halaber, adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.– Aitaren eta semearen arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Aitak hileko diru-sarrera garbien % 20 ordainduko dio amari alaba mantentzeko; hilean, gutxienez, 150 euro. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, emazteak izendatzen duen kontuan dirua sartuta. Gutxieneko zenbatekoa urtero urtarrilean eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alaba adingabearen ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabak jaso behar dituen eskolak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

5.– Prozesuko izapide honetan ez da bestelako neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4709. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Angel Ondo Nkulu demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala