Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2564

IRAGARKIA, zeinen bidez Manuel Filipe Sousa Moreira jaunari jakinarazten baitzaio instrukto-reak 48-SE-A-2012-01 zehapen-espedientean emandako 2013ko martxoaren 14ko ebazpen-proposamena.

Manuel Filipe Sousa Moreira jaunari (IFK: X-5723311-Z) jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, bere azken helbidean hainbat saio egin arren –Magrelos. Marco de Canaveses, Portugal–, argitaratzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Legezko oharrak: 5 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbo.

Hori guztia «Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloko arauak bete ez izana» delakoarekin lotuta.

Bilbao, 2013ko apirilaren 12a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala