Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2537

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «2/2012 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia, Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzekoa.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira 2/2012 Dekretuan, eta zuzendu egin behar dira (2/2012 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia, Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzekoa), 2012ko urtarrilaren 27ko EHAA, 19. zk.).

2012/433 (117/116) orrialdean, 4. zerrendan: Donejakue Bideari lotutako eraikinen hondarrak,

Honela dio:

«Kostaldeko Bidea.

20. Muxikako dorrea (Muxika)».

Baina honela esan behar du:

«Kostaldeko Bidea.

20. Muxikako dorrea (Muxika)

1592. San Frantzisko komentua (Bilbao)».


Azterketa dokumentala