Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2532

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan eta Desgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sustatzeko 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak 2013. urtean finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko maiatzaren 13ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan eta Desgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sustatzeko 199ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak 2013. urtean finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitu ditu. Lanbideren estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak du erabakia argitaratzeko eskumena.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko maiatzaren 13ko bilkuran hartutako erabakia argitaratzea. Erabaki horren bidez, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan eta Desgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sustatzeko 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak 2013. urtean finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dira.

Bigarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dituela ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, MAIATZAREN 11KO 1451/1983 ERREGE DEKRETUAREN II. KAPITULUAN ETA DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGUA SUSTATZEKO 1994KO APIRILAREN 13KO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOAREN AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK 2013. URTEAN FINANTZATZEKO BALIABIDE EKONOMIKOAK ESLEITZEKO DENA

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluaren helburua desgaitasuna duten langileentzako enplegua sustatzeko neurriak arautzea da, enpresa arruntetan lanean has daitezen, kolektibo horren kontratazio mugagabea bultzatzeko diru-laguntzak emanez.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zizkioten lehen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lan, enplegu eta lanbide-hizketaren arloetan laneko legeria betearaziz egiten zituen funtzioak eta zerbitzuak. Harrezkero, laneratzeko arazo handiak dituzten kolektiboentzako enplegu-programa orokorrak eta bereziak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen ditu. Ondorioz, Lanbidek du maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eskumena.

Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzea helburutzat duten laguntzak arautzeko autonomia-mailako araurik ez dagoen bitartean, diru-laguntzen programa hori betearazi beharko da, Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legean jasotako prebisioak betez.

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak mugarik gabeko indarraldia du eta lehiaketa-teknika ez da erabiltzen laguntza horiek emateko. Ematen den aurrekontu-kreditua edo eguneratu ondoren ateratzen dena, laguntzak emateko gehienezkoa izango da. Hala dago jasota, berariaz, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarrian (agindu horren bidez, Desgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sustatzeko laguntzak eta diru-laguntzak nola eman arautzen da, eta laguntzak eta diru-laguntza horiek maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan jasota daude).

Hori dela eta, diru-laguntzaren jarduerak bete behar duen publizitate-printzipioa betez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin bat etorriz, errege-dekretu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa jakinarazi beharko da, bai eta zenbateko hori eguneratu ondoren sor daitekeena ere.

Bestalde, publizitate eta segurtasun juridikoaren printzipioak betetzeko komeni da laguntzak jaso ditzaketenei argibideak ematea diru-laguntzen prozedurarekin eta araubidearekin zerikusia duten zenbait gairi buruz.

Azaldutako guztiarengatik, 2013ko maiatzaren 13ko bilkuran Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak gaia aztertu eta honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. Kapituluan eta Desgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sustatzeko 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzea, 400.000 euro hain zuzen ere, 3211-Enplegua programaren kontura.

Hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badituzte, kopuru hori eguneratu egin daiteke. Aldaketa horiek eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko dira.

Emango diren laguntzen guztizkoak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo handitu ondoren sortzen dena.

Bigarrena.– Argibideak ematea laguntza horien kudeaketari buruz, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko diru-laguntzen antolaketari eta araubideari buruzko araudiek eragina baitute honako gai hauetan:

– Ebazpen honetan aipatutako diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1; 01009, Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, http://www.lanbide.net webgunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzak bere gain hartuko du eskaerak kudeatu eta izapidetzeko ardura, eta erakunde autonomo horren zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

– Ebazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da diru-laguntza eskaera aurkezten den egunaz geroztik, eta epe hori igarotakoan Ebazpenik eman ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.

– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

– Diru-laguntzen programa honetan diru-laguntzen honako araubide juridiko hauek aplikatu beharko dira: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Titulua; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak.

– Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa berez egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezala.


Azterketa dokumentala