Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2521

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinarekin jendaurrean jartzen baita memoria historikoaren berreskurapena, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzen dituzten proiektuetarako diru-laguntzak arautzeko dekretu-proiektua.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak honako proiektu honen prestaketa sustatu du: memoria historikoaren berreskurapena, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzen dituzten proiektuetarako diru-laguntzak arautzeko dekretu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Bestalde, xedapen izaera dela-eta komenigarri bada, jendaurrean jartzeko izapidetik pasako dira.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean erakustea honako dekretu-proiektu hau: memoria historikoaren berreskurapena, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzen dituzten proiektuetarako diru-laguntzak arautzeko dekretu-proiektua; hain justu ere hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku hauetan: Araubide Juridikoaren Zuzendaritza, Gasteizko Nafarroa kaleko 2.a; eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, euskadi-net.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala