Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2520

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak honako proiektu honen prestaketa sustatu du: giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Bestalde, xedapen izaera dela-eta komenigarri bada, jendaurrean jartzeko izapidetik pasako dira.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara, jendaurrean erakustea honako dekretu-proiektu hau: giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku honetan: Araubide Juridikoaren Zuzendaritza, Vitoria-Gasteizko Nafarroa kaleko 2.a; eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, euskadi.net-en alegia.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala