Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2519

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten duena. Zuzendari horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendean dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan jardungo dute, 2013ko ekainaren 30ean hutsik geratzen diren zuzendari-postuetan».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira Hezkuntza, Hizkuntza Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 26ko Aginduan (2012ko abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 241. zenbakia). Agindu horren bidez, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten da. Zuzendari horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendean dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan jardungo dute, 2013ko ekainaren 30ean hutsik geratzen diren zuzendari-postuetan. Segidan, zuzendu egiten dira akats horiek.

Euskarazko bertsioan, 2012/5591 (22/8) orrialdean, ń) letrako 3. ordinalak honela dio:

«3.– Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko»

Baina honela esan behar du:

«3.– Dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko»


Azterketa dokumentala