Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FAGOR ARRASATE, S. COOP.
2462

IRAGARKIA, Fagor Arrasate, S. Coop. eta Ona-Pres, S. Coop. bat egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da Fagor Arrasate, Koop. E. eta Ona-Pres, Koop. E. kooperatibetako Ohiko Batzar Orokorrek, 2013ko maiatzaren 10ean eta 9an eginak, hurrenez-hurren, bat egiteko akordioa hartu dutela, Fagor Arrasate, Koop. E. kooperatibak Ona-Pres, Koop. E. xurgatuz. Kooperatibetako kontuen auditoreek egiaztatutako eta 2012ko abenduaren 31n itxitako bat egite balantzeak onartu dira, 2013ko apirilaren 15ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Bat egite Proiektuan ezarritakoari jarraiki. Modu honetan, Ona-Pres, Koop. E. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta orokorrean eskualdatu da Fagor Arrasate, Koop. E.ra.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bat egitean parte hartu duten eta aurka bozkatu duten kooperatibetako bazkide guztiek. Batzar Orokorrean egon ez direnek, idatziz adierazi beharko diete ezadostasuna administratzaileei azken bat egite akordioaren iragarkia egiten denetik 40 eguneko epean.

Modu berean, jasota gelditzen da bat egitean parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea. Hartzekodunen batek eskubide hori egikaritu nahiko balu, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera egikarituko da bat egite akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Arrasate eta Zamudio, 2013ko maiatzaren 14a.

FAGOR ARRASATE, KOOP. E., ETA ONA-PRES, KOOP. E.KO KONTSEILU ERREKTOREETAKO LEHENDAKARIAK.


Azterketa dokumentala