Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2450

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 10ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, igogailuen aldizkako ikuskapenak eta igogailuen mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura zehazten duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko ekainaren 7ko Aginduko eranskinak moldatzen dituena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2002ko ekainaren 7an sinatutako aginduaren bitartez, igogailuen aldizkako ikuskapenak eta mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura ezarri zen.

Agindu horretako I. eranskinak aldizkako ikuskapenen helmena ezartzen zuen, II. eranskinak akatsen zerrenda bat zehazten zuen eta III. eranskinak forma eman zion ikuskapena egin izanaren bereizgarriari. Eranskin horien edukiak zenbait moldaketa jasan ditu, aginduaren azken xedapenetatik lehenengoak dioenari jarraituz, arloan eskumena izan duten zuzendariek emandako ebazpenek eraginda; eta, eranskin horien azkeneko moldaketa, indarrean dagoen «Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen eskuliburua»-ren 5. edizioa, Industria Administrazioko eta Meategietako zuzendariak 2005eko uztailaren 27an emandako Ebazpenean onartu zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2006ko otsailaren 28an.

Dena den, azken urteotan, instalazioek aurrerapen teknologikoak izan dituzte, eta arau bateratuek aldaketak, eta otsailaren 22an, otsailaren 8ko 88/2013 Errege dekretua argitaratu zen, zeinaren bitartez, azaroaren 25eko 2291/1985 Errege Dekretuak onartzen duen igotze- eta mantentze-gailuen erregelamenduko AEM-1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko osagarria onartu baitzen. Horrek guztiak komenigarri egiten du eranskin horiek berrikustea eta eguneratzea, eta lan horretarako, igogailuak kontserbatzeko enpresen eta Kontrol-erakundeen partaidetza izan da, bakoitzari dagozkion elkarteen bitartez.

Ondorioz, Industria Segurtasuneko Zerbitzuak proposatuta eta aipatutako aginduaren azken xedapenetatik lehenengoari jarraituz, Industria Administrazioko eta Meategietako zuzendaritzari ematen baitio eranskinok moldatzeko eskumena, hauxe

XEDATZEN DUT:

Bat.– Igogailuen aldizkako ikuskapenak egiteko eta euren mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura ezartzen duen Industria Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko ekainaren 7ko Aginduaren I., II. eta III. eranskinak moldatzea. Horiek «Ikuskapenen helmena»ri, «Akatsen zerrenda»ri eta «Ikuskapenaren bereizgarria»ri dagozkie, eta atxikitzen diren eranskinetan zehazten diren edukiak izango dituzte.

Bi.– Ebazpen hau eta bere eranskinak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezela agintzea.

Hiru.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean xedapen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 10a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala