Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2013ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2445

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 13koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzeko dena, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikaria aukeran. Irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak izendatzeko 2008ko lan-eskaintza publikoa onartu zen.

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko 2008ko lan-eskaintza publikoa onartu zen. Eskaintza horren barruan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako teknikaria edo Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikaria aukerako plaza hutsak; hain justu ere, hautaketa-prozesu batez bete behar direnak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez onartu ziren aipatu lan-eskaintza publikoaren ondorioz karrerako funtzionarioak hautatzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, eta, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren bitartez, hautaketa-prozesurako deialdia egin zen eta deialdiko oinarri espezifikoak eta deitutako kidegoko gai-zerrenda onartu ziren.

Hautaketa-prozesua amaitu da, eta agindu honetako eranskinean jasotako pertsona hautatu guztiek eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute, epearen barruan; hortaz, bidezko da pertsona horiek hautatuak izan diren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea.

Halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 52.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, funtzionario izendatu berrien adskripzioa behin betikoa izango da, eta horniketari dagokion sistema bidez egindakotzat hartuko da, ondorio guztietarako. Guztiarekin ere, izangaiek adierazitako lehentasunen arabera eta hautatuen behin betiko zerrendan lortutako hurrenkeraren arabera egingo dira adskripzioak.

Esandakoaren ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduko 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuan hautatutako langileak –agindu honen eranskinean zehazten direnak– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzea. Dekretu horren bitartez, 2008. urteko lan-eskaintza publikoa onartu zen.

Bigarrena.– Agindu honen eranskinean zehazten diren izendatuek 2013ko ekainaren 3an jabetu beharko dute esleitutako lanpostuez.

Hirugarrena.– Ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte, deialdi honi dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Laugarrena.– Funtzionario sartu berriak behin betiko adskribituko dira esleitutako lanpostuetara, eta adskripzio hori lanpostuak betetzeko sistemaren bidez lortutakotzat hartuko da, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 13a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala