Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2419

IRAGARKIA, José María Urretabizkaia Andonegui jaunak 2012ko azaroan egindako eskabidea dela-eta hasitako 4167-12 espedientean Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Espedientea Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2013ko martxoaren 26an, Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman zuen.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena egin duenari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Hala eta guztiz ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.

2.– Interesdunak eskuragarri du aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2013ko maiatzaren 7a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala