Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2416

IRAGARKIA, Maria Nieves Maiztegui Gallastegui andreari Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2012ko otsailaren 1eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, baietsi egiten da jarritako gorako errekurtso bat, zehazki 2010eko kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa banandua administrazio-isiltasunez ezestearen aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

● Interesdunak eskura du aipatu ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala