Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2415

IRAGARKIA, Angel Gomez Gutierrez jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko apirilaren 11ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2010eko uztailaren 23ko Ebazpena zuzentzen da, zeinen bidez onetsi baitziren behi ume-hazleen ekoizleen 2010eko banakako prima-eskubideen transferentziak eta lagapenak.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

– Interesdunak eskura du aipatu ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen hauen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala