
98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2414
IRAGARKIA, Iñaki Larizgoitia Romero jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko apirilaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2011ko abenduaren 12ko Ebazpena indargabetzen da, zeinen bidez 2011ko kanpainako primaren banakako eskubideak kendu baitzitzaizkien behi ume-hazleen abeltzainei eta 2012ko kanpainako banakako mugak eguneratu baitziren.
Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
– Interesdunak eskura du aipatu ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua; 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Jakinarazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
RSS