Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2413

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Mayte Sarralde, S.L.ri 2009ko ekitaldian emandako diru-laguntza galdutzat ematen duen Ebazpena, legezko baldintzak ez betetzeagatik. Diru-laguntza azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean eman zen; dekretu horrek Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen du, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

– Interesdunak eskura du ebazpen hori Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 29a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

MARÍA ICIAR ARMENTIA ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala