Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2412

IRAGARKIA, Teresa Oregui Goiti andreari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko otsailaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, 2011ko ekitaldiko ordainketa bakarraren jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean behar gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio.

Interesdunari jakinarazpen hori egiteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

● Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Interesdunak 15 eguneko epea dauka, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen, hala baitago ezarrita abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala