Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2411

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1545/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 1545/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Judizioa Ana Maria Marquinez Gomez andreak eskatu du, Alfredo Morales Escudero, Pauca Andrea Arango Marin eta Paula Andrea Arangoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

29/12 EPAIA

Epailea: Belen Ballestin Castillo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabiko otsailaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Ana Maria Marquinez Gomez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Alfredo Morales Escudero eta Pauca Andrea Arango Marin.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamabiko otsailaren bederatzia.

Nik, Belen Ballestin Castillok, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusi ditut zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizio zibileko auto hauek. Epaitegi honetan bideratu dira autoak, 1545/11 zenbakiarekin, Ana Maria Marquinez Gomez andreak eskatuta, Alfredo Morales Escudero eta Paula Andrea Arango Martin-en aurka, zenbateko bat erreklamatzeko egintzaz baliatuta.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ana Maria Marquinez Gomez andreak Alfredo Morales Escudero jaunaren eta Paula Andrea Arango Martín andrearen aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.663,23 euro ordaintzera, batera eta modu solidarioan, baita dagozkion legezko interesak ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabiko otsailaren bederatzian.

Paula Andrea Arango eta Alfredo Morales Escudero demandatuei behar bezala jakinarazteko balio dezan egiten eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko apirilaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala