Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2409

EDIKTUA, Jabetza horizontalaren Legearen gainean bideratutako 702/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Prozedura arrunt hori epaia zuzentzeko autoa argitaratzeari buruzkoa da.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 702/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Murrueta kaleko 27ko jabekide-erkidegoa (Barakaldo).

Abokatua: Begoña Duran Mateos.

Prokuradorea: Arzua.

Demandatua: Juan Manuel Garcia Toledo, Eugenia Vadillo Lopez eta Fulgencia Vadillo Lopez jaun-andreen jaraunsle ezezagunak eta jaraunspen jasogabea.

Judizio horretan 2013-03-26an autoa eman zen eta bere xedapen-zatia honakoa da:

XEDAPENAK

– Prozedura honetan emandako 2013ko martxoaren 13ko epaia zuzentzea erabaki da. Hirugarren aurrekaria honela geratzen da:

«Hirugarrena.– 2013ko martxoaren 13an, aurretiazko entzunaldia egin zen, eta ez zen lortu ados jartzea. Ez ziren aurkaratu aurkeztutako agiriak, ez irizpenak. Ezarri ziren eztabaidatutako eta onartutako egintzak, eta berriro adostasuna lortzeko ahaleginak egin ziren, baina alferrik orduan ere.

Demandatzaileak frogaldia egiteko eskatu zuen: agiri bidezko frogak eskatu zituen, eta eskatu zuen orobat PZL-eko 429.8 artikuluan aurreikusitako izapideak erabiliz prozedurarekin jarraitzea eta kostuak ezartzea. Hori guztia epaileak onartu zuen. Jarduketak epaia emateko prest geratu ziren».

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik; jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Idazkariaren sinadura.

Demandatu diren Juan Manuel Garcia Toledo eta Eugenia Vadillo Lopez jaun-andreen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala