Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2408

EDIKTUA, 702/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 702/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Murrieta kaleko 27. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa, Barakaldo.

Abokatua: Begoña Duran Mateos.

Prokuradorea: Arzua.

Demandatua: Juan Manuel Garcia Toledo, Eugenia Vadillo Lopez eta Fulgencia Vadillo Lopez jaun-andreen jaraunsle ezezagunak eta jaraunspen jasogabea.

Gaia.

Judizio horretan 2013-03-13an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut prokuradore Arzua Azurmendik –Barakaldoko Murrieta kaleko 27. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordez eta izenean– aurkeztutako demanda, zein Juan Manuel Garcia Toledo eta Fulgencia Vadillo Lopez jaun-andreen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen aurkakoa baita. Demandatuak kondenatzen ditut Barakaldoko Murrieta kaleko 27. zenbakiko 5. ganbaran sartzeko baimena ematera, eraikinaren teilatuko konponketa obrak egiteko, eta obrek dirauten artean. Baimena ematen dut, halaber, behar izanez gero atea ixten duen giltzarrapoa apurtzeko; hori bai, Jabekideen Erkidego auzi-jartzaileak berri bat jarri beharko du, arrotzik ez dadin sartu finkan. Giltza Erkidegoko ordezkariaren edo administratzailearen esku geldituko da, eta kostuak ezarriko dira.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4683000005070212. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatu diren Juan Manuel Garcia Toledo y Eugenia Vadillo Lopez jaun andreen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala