Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2405

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariena. Honen bidez argitaratzen da 2012ko irailaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (Agindu horren bidez, Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dira).

Diru-laguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 12.4 artikuluak dioenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2012ko irailaren 26ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.

Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala