Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2404

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez Eibar eta Elgoibarko udalerrietan, Elgoibar-Zaldibar 1 eta 2, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da. Erreferentzia: RI 24030/AT-H-2012-058.

AURREKARIAK

Bat.– 2012ko apirilaren 23an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013-02-14an EHAAn, 2013-01-18an GAOn, eta 2012-12-11n El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2012ko abenduaren 10ean Eibar eta Elgoibarko Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko. 2013ko urtarrilaren 31n berriz ere igorri zen eskari hori.

Lau.– 2012ko azaroaren 20an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Eibar eta Elgoibarko Udalei, eskariari buruzko txostena igortzeko; 2013ko urtarrilaren 10ean berriz igorri zitzaion eskari hori Elgoibarko Udalari.

Bost.– 2012ko azaroaren 20an Uraren Euskal Agentziara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentura eta Euskal Trenbide Sarera aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen eskariari buruzko txostena igortzeko.

Sei.– Elgoibarko Udalak ez zion eskaerari erantzun. Eibarko Udalak bere adostasuna eman zion zuhaitzak mozteari. Uraren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak eta Euskal trenbide Sareak beraien adostasuna eman zioten zuhaitzak mozteari, baina horretarako baldintza eta betebehar batzuk ezarri zituzten.

Zazpi.– 2013ko otsailaren 13an, Uraren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak eta Euskal Trenbide Sareak eginiko txostenak bidali zitzaizkion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari. Enpresak 2013ko otsailaren 20an erantzun zuen, eta erakundeek jarritako baldintza eta betebehar guztiak onartu zituen.

Zortzi.– Jendaurrean iragarkia jartzeko epearen barruan ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009ko Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak baliatuz, indarrean dagoena Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzkoa eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), honako hau

EBAZTEN DU:

Eibar eta Elgoibarko udalerrietan Elgoibar-Zaldibar 1 eta 2, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 1954ko abenduaren 16ko 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 17a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala