Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2402

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 60/2013 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena.

60/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura laburtua– bidaltzeko eskatu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak. Auzi-errekurtso hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2013ko urtarrilaren 18an emandako Aginduaren aurka jarri da. Aurkaturiko Aginduaren bidez, ezetsi egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko azaroaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Aplikazio Informatikoak Garatzeko Goi Mailako Teknikarien aukerako behin betiko azken kalifikazioak ematen dira aditzera.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, hauxe

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira, 60/2013 prozedura laburtuan alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala