Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2401

AGINDUA, 2013ko apirilaren 12koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundazioa Policlínica Gipuzkoa Fundación» fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan (Eratzea, izena eta iraupena), 3. artikulua (Fundazioaren helburuak) eta 10. artikuluan (Osaera eta iraupena) egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko urtarrilaren 18an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Fundazioa Policlínica Gipuzkoa Fundación» fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan (Eratzea, izena eta iraupena), 3. artikulua (Fundazioaren helburuak) eta 10. artikuluan (Osaera eta iraupena) egindako aldaketei buruzko eskabidea, hain zuzen. Aldaketa horiek egitea Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen, 2012ko urriaren 16an. Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Hirugarrena.– Estatutuen 3. artikuluan –Fundazioaren helburuei buruzkoa– egin den aldaketa izena aldatzeari buruzkoa da, eta, beraz, haren helburuak ez dira aldatu. Beraz, ez da beharrezkoa Babeslaritzaren aurretiko baimena, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31.1 artikuluan eta ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatua baita.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako (Gipuzkoa) «Fundazioa Policlínica Gipuzkoa Fundación» fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan (Eratzea, izena eta iraupena), 3. artikuluan (Fundazioaren helburuak) eta 10. artikuluan (Osaera eta iraupena) egin diren aldaketak –Fundazioaren Patronatuak 2012ko urriaren 16an erabakitakoak– inskribatzeko agintzea, agindu honen data dutela, 2012ko abenduaren 18an Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2929).

Estatutuen 1. artikulua aldatzearen ondorioz, «Fundación Carlos Elosegui de Policlínica Gipuzkoa» fundazioak honako izen hau izango du aurrerantzean: «Fundazioa Policlínica Gipuzkoa Fundación».

Halaber, estatutuen 10. artikulua aldatzearen ondorioz, Fundazioaren Patronatuaren osaera berria jarraian zehazten dena izango da:

«Patronatuak lau kide izango ditu gutxienez eta 10 gehienez; hona hemen:

– Policlínica Gipuzkoa, S.A.ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria.

– Policlínica Gipuzkoa, S.A.ko Administrazio Kontseiluko hiru kide.

– Policlínica Gipuzkoa, S.A.ko Administrazio Kontseiluak izendatutako kide bat.

– Policlínica Gipuzkoa, S.A.ko Mediku Batzordeko ordezkaritzako kide bat.

– Gainerako kideak Patronatuak izendatu ahal izango ditu: Gipuzkoako jendartean hautatuko ditu, eta zientzia eta/edo gizarte arloko pertsona fisiko edo juridiko aipagarriak izango dira, entitate eratzaileekin, Policlínica Gipuzkoa, S.A.ko medikuekin, eta atxikitako eratzaile eta kolaboratzaileekin zerikusirik ez dutenak (...)».

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 12a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala