Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2013ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2400

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, irakasle lankideen plazak betetzeko lehiaketarako deia egiten zuen 2013ko apirilaren 15eko ebazpena (2013ko maiatzaren 2ko EHAA) zuzentzeko dena.

Ikusiz ezen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013ko apirilaren 15eko ebazpenaren bidez irakasle lankideen plazak betetzeko lehiaketarako deia egin zela.

Ikusiz ezen aipatutako sarbide lehiaketan irakasle lankideen kategoriako plazetan bi errakuntza antzeman direla, hain zuzen CLUC8L2-D00081-1 eta CLEC12L2-D00151-4 kodeekin 8. eta 25.eko zenbakiez dei eginikoetan, lehenengoan jakintza arloan eta bigarrenean, eskaturiko titulazioan.

Kontuan hartuta ezen Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena daukala ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu taldeko kideei izenpea eskuordetzean emateko xedez, 2013ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpenaren babesean (2013ko otsailaren 13ko EHAA).

Horrela, bada, adierazitako guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea irakasle lankideen kategorian CLUC8L2-D00081-1 kodeaz identifikatu eta apirilaren 15eko ebazpenean 8. zenbakiaz dei egindako plazaren jakintza arloa. Jakintza arloa fisioterapia da.

Bigarrena.– Zuzentzea irakasle lankideen kategorian CLEC12L2-D00151-4 kodeaz identifikatu eta apirilaren 15eko ebazpenean 25. zenbakiaz dei egindako plazarako eskaturiko titulazioa. Eskatu beharreko titulazioa topografiako ingeniari teknikoarena da.

Hirugarrena.– Lehiaketaren oinarrietan parte hartzeko instantziak aurkezteko ezarritako epea zabaltzea, 8. eta 25. ordena zenbakiekin dei egindako plazei dagokienean, honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta hamar egunetara amaituta.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabetetako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasita.

Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunean hasita. Hala egiten bada, ezin izango da jarri aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

Eta horrela jakinarazten da jendeak horren berri izan dezan.

Leioa, 2013ko maiatzaren 6a.

Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2013ko urtarrilaren 9ko Ebazpena).

Irakasle-Ikertzaileen Arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala