Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2013ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2334

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, inprimaki hauek onartzekoa eta jakinaraztekoa: itunpeko ikastetxeek 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzeko eskatzeko inprimakiak, eta 2013-2014 ikasturterako itundu beharreko gela-kopurua finkatzekoak. Era berean, eskariak aurkezteko egutegiari ere onarpena eta publizitatea ematen zaio.

Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren bidez, hezkuntza-itunen erregelamendua onartu zen. Haren II. eta VI. kapituluetan ezarrita dago hezkuntza-itunak hitzartu eta berritzeko prozedura.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015, 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko baldintzak arautu ziren. Agindu horren 11. artikuluan ezartzen duenez, urtero, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu bat argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, egutegiak eta eskabide-orriak zehazteko. Ituntzeko unitate-kopurua zehazteko eskabidea aurten hasten den ikasturteari dagokio, eta, planifikazioa aldatzeko eskabidea, aldiz, hurrengo ikasturteari.

2013-2014 ikasturterako ituntzeko gela-kopurua zehaztu behar da, eta, hala behar bada, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteen planifikazioan gerta litezkeen aldaketak egin behar dira.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Onartzea eta jakinaraztea 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek planifikazioa aldatzeko eskatzeko betetako inprimakiak, eta 2013-2014 ikasturterako ituntzeko gela-kopurua zehazteko betetakoak.

2. artikulua.– Eskabideak.

1.– Eskabideak aurkezteko egutegia onartu eta jakinaraztea:

15 egunekoa izango da Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzen 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

15 egunekoa izango da Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak 2013-2014 ikasturtean ituntzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2013ko irailaren 9an amaituko da Batxilergoa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak, Goi Mailako Heziketa Zikloak, Hezkuntza Berezia 2 LH eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen irakaskuntzen 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eskabideak aurkezteko epea.

2013ko irailaren 9an amaituko da Batxilergoa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak, Goi Mailako Heziketa Zikloak, Hezkuntza Berezia 2 LH eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen irakaskuntzen 2013-2014 ikasturtea ituntzeko eskabideak aurkezteko epea.

2.– Eskabideak Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetara bertaratuz aurkeztuko dira (Ramiro de Maeztu 10, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako eraren batean. Eskabideok posta-bulegoetan aurkezten badira, gutun-azal irekian beharko dute, ziurtatu baino lehen, posta-langileek data jarri diezaioten eta zigila ditzaten. Horrela egin ezean, aurkeztu den bulego publikoko sarrera-eguna hartuko da sarrera-eguntzat.

Eskabideak agindu honetan ezarritako eranskinen arabera bete beharko dira. Aipatu eranskinak euskadi.net-en helbide elektroniko honetan daude eskuragarri: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

3.– Eranskin hauek aurkeztu beharko dira:

I-A eranskina: 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzeko eskabide-inprimakia.

I-B eranskina: 2013-2014 ikasturtean ituntzeko gela-kopurua zehazteko eskabide-inprimakia.

II. eranskina: 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako itunaren planifikazioa aldatzeko inprimakiak.

III. eranskina: 2013-2014 ikasturtean ituntzeko gela-kopurua zehazteko inprimakiak.

3. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

2012ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritako Batzordeek eskabideak aztertuta eta proposamenak eginda, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduaren bidez ebatziko da deialdia, sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean sartzen denetik hasita, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da horren jakinarazpena.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan aurreikusi gabekoetan, arau hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Agindua, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko baldintzak arautzekoa; 293/1987 Dekretua, eta 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean sartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala