Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2013ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2332

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko apirilaren 15eko Aginduaren hutsak zuzentzeko dena. Agindu horren bidez, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsetarako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Halako hutsak atzeman dira agindu honetan: Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko apirilaren 15eko Agindua, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoan. Agindu hori 2013ko maiatzaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 85. zenbakian, eta orain zuzendu egiten dira hutsak.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artíkulu bakarra.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko apirilaren 15eko Aginduan atzemandako hutsak zuzentzea (agindu horren bidez, deialdia egiten da Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketarako, Euskal Autonomia Erkidegoan). Agindu hori 2013ko maiatzaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 85. zenbakian, eta orain zuzendu egiten dira huts hauek:

2013ko maiatzaren 6ko EHAAn, 85. zenbakian, 2013/2123 (21/13tik 21/17ra) orrialdeko I. eranskinari dagokion zerrendan honako hau esaten da:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala