Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2013ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2190

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1452/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: prokur. kon., 1452/12.

Demandatzailea: Julian Sanchez Alamillo.

Demandatua: Birdie Club De Golf.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da, 2013ko martxoaren 21ean. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Prozedura hau behin betiko artxibatzea erabaki da. Demandatzaileak, hala ere, bere eskubideari eusteko betearazpena gauzatzea bidezkoa dela irizten badio, halaxe eskatu beharko du, eta ebazpen honek tituluaren balioa izango du 210 euro eta kostuei dagozkien beste 63 euro eskatzeko, hargatik eragotzi gabe kostuen likidazioa aurrerago egitea.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Birdie Club de Golf demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala