Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2013ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA
2186

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 22koa, Euskadiko Koperatiben Goren Kontseiluaren lehendakariarena, euskal kooperatiben gatazkak ebazteko prozeduren Araudiaren aldaketa argitara emateko xedatzen duena.

2012ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak erabaki bat hartu zuen. Bada, haren berri guztiek izan dezaten, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorena arautzen duen maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuaren 10.2 artikuluan ematen zaidan eskumena erabiliaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal kooperatiben gatazkak ebazteko prozeduren Araudiaren testua aldatzeari buruzko Euskadiko Koperatiben Goren Kontseiluaren 2012ko urtarrilaren 19ko Erabakia –2012ko otsailaren 16ko EHAA, 34. zenbakia– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

– Ezabatu egiten da «bitartekaritza»ri buruzko aipamena, non eta, zioen adierazpenean, 37. artikuluko e) hizkian eta 68. artikuluko bigarren puntuan.

– Ezabatu egiten da «bitartekariari» edo «bitartekariei» buruzko aipamena, non eta, zioen adierazpenean, 7. artikuluko e) hizkian, 9. artikuluko b) eta e) hizkietan eta 14. artikuluko lehenengo puntuan.

– Ezabatu egiten da 34. artikuluko k) hizkia.

– Ezabatu egiten da VII. idazpuruko eduki guztia.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 22a.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakaria,

JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala