Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2034

IRAGARKIA, zeinen bidez Gestión Pesquera Bermeana, S.L. enpresari jakinarazten baitzaio Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearen Ebazpena, C-M3-1/2006 administrazio-emakida azkentzeari buruzko espedientean iraungitze-adierazpena egitekoa.

2013ko otsailaren 12an, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordeak C-M3-1/2006 administrazio-emakida azkentzeari buruzko espedientean iraungitze-adierazpena egiteko ebazpena eman zuen.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek ezartzen dutenari jarraikiz.

2.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (Elkano 3, behea, 48011 Bilbao). Nolanahi ere, bulego horietara joateak ez du etengo edo galaraziko aurreko paragrafoan adierazitako aurkaratze- edo erreklamazio-epeak zenbatzen hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 2a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala