Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2029

IRAGARKIA, «Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistika 2013ko landa-lana gauzatzea» kontratua esleitzeko dena (Espedientea: A-003/DEAS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-003/DEAS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua egin eta hurrengo egunetik hasita, 2013ko abenduaren 31ra arte. Ikusi tarteko lanetarako epeei buruzko pleguak.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

Prezioa, guztira: 51 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk:

Lanak egiteko antolaketa orokorra: 5 puntu.

Landa-lana gauzatzeko eredua: 30 puntu.

Gastu Publikoari buruzko eranskin ekonomikoa: 5 puntu.

Zerbitzuen eta Prestazio Publikoei buruzko eranskina: 4 puntu.

Planteatutako hobekuntzak: 5 puntu.

Guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta berrogeita zortzi mila zazpiehun eta hirurogeita bederatzi euro eta berrogeita bi zentimo (148.769,42) + hogeita hamaika mila berrehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (31.241,58), BEZarenak. Guztira, ehun eta laurogei mila eta hamaika euro (180.011).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 50. Posta elektronikoa: f-garciamateos@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko maiatzaren 14a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Eskatzen den sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta A kategoria.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko maiatzaren 14a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan dagoen Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroan eskura aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua, B aldea); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, eta posta-bulegoan zein egunetan jarri den justifikatuta eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, mezu elektronikoz edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, horren berri eman beharko da, 945 01 94 06 telefonora deituta, komunikazio hori ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2013ko maiatzaren 27a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2013ko ekainaren 7a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala