Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2013ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2025

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori ondoko legearen arlokoa da: 12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio hau: Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen arlokoa.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 27a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, KIROLEKO DOPINAREN AURKAKO EKAINAREN 21EKO 12/2012 LEGEAREN ARLOKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak, 2013ko martxoaren 13ko bilkuran, honako akordio hau hitzartu du:

1.– Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen gainean agertutako desadostasunei buruzko azterketa eta soluzio-proposamena egitearren, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak, 2012ko irailaren 24an, egindako Akordioan aurreikusitakoa betetzeko eratutako Lantaldek egindako aldez aurretiko negoziazioekin bat etorriaz, parte biek uste dute haiek konpondu direla, kontua izanez gero, aipatu legeko manuei dagokienez, hartutako konpromisoak.

A) Euskal Autonomia Erkidegoaren 12/2012 Legeko 12.9 artikuluaren interpretazioa hitzartu dute parte biek, ondoren zehazten den legez:

– «Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lehiaketa edo kirol-jardueretan parte hartzen badute» espresioa honela interpretatu behar da: Legeko 1.4 artikuluarekin bat etorriaz, haiek erkidegoko mailako lehiaketak dira, eta, betiere, kanpo gerazten direla honako hauek: Estatu mailako kirol-lehiaketa ofizialak, eta, halaber, nazioarteko kirol-lehiaketak, nazioarteko kirol-federazioek edo erakunde olinpiko edo paraolinpikoek antolatutakoak direnak.

– Lizentzia estatala, Euskal Autonomia Erkidegokoaz beste lizentzia autonomiko edo nazioarteko lizentzia duten kirolariei dagokienez, lehiaketaz kanpoko kontrolak bakarrik egin ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak; betiere eskabiderik bada eta ondokoen batekin aldez aurretiko hitzarmenik bada: Kirolean Osasuna Babesteko Agentzia Espainiarra; edo nazioarteko edo autonomietako erakunde edo federazio arduradunak.

B) Euskal Autonomia Erkidegoaren 12/2012 Legeko 19.1 artikuluaren interpretazioa hitzartu dute parte biek, ondoren zehazten den legez:

– Estatuko Aldizkari Ofizialean, CSDak argitarazten duen zerrendaren publizitate gehigarritzat ulertu behar da honako eskumenen honetakoa: kiroletako metodo eta substantzia debekatuen zerrenda ofiziala argitara dadila agintzeko, Eusko Jaurlaritzak duena. Aldizkari horretako aipatu argitarapena honela egiten da: nazioarteko konpromiso eta obligazioen markoaren barruan, eta Osasuna Babesteko eta Kiroleko Dopinaren Aurkako azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoko 12.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

C) Zehapen-araubide administratiboaren aplikazio-eremua dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 12/2012 Legeko 21.1 artikuluaren interpretazioa hitzartu dute bi parteek. Eta interpretazio horren arabera, zehapen-araubide administratibotik kanpo geratzen dira honako hauek: Estatu mailako kirol-lehiaketa ofizialetan jazotako ekintza eta omisioak, eta bai nazioarteko kirol-lehiaketan, zehazki, nazioarteko kirol-federazioek edo erakunde olinpiko edo paraolinpikoek antolatutakoetan jazotakoak.

2.– Egindako akordioa dela-eta, bi parteek uste dute ezen, akordio honetan jasotako xedapenen inguruan sortutako desadostasunak ebatzi egin direla.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Madril, 2013ko martxoaren 13a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala