Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1957

EDIKTUA, administrazioaren ondare erantzukizunari buruzko 157/2010 prozeduraren ondoriozkoa, Zelina Da Conseirao Neves Conderen erreklamazioa dela-eta hasitakoa.

Alferrikakoak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak egindako ahaleginak Instrukzioko Epailearen 2013ko martxoaren 6ko Erabakia interesatuak berak emandako helbidean zein administrazio honen artxiboetan jasota dagoenean jakinarazteko. Erabaki horretan, prozedura instruitutzat deklaratu ondoren, hamar eguneko epea ematen zaio berak egoki irizten dien alegazioak egin eta nahi dituen dokumentuak eta arrazoibideak aurkeztu ahal izan ditzan. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten zaio aipatutako Erabakia eta espedientea osatzen duten 224 orriak eskura dituela Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan (Araba 45, Vitoria-Gasteiz) eta bulego-ordutegian jaso ahal izango dituela; eta hamar eguneko epea izango duela, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki irizten dien alegazioak egin eta nahi dituen dokumentuak eta arrazoibideak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 2a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala