Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1956

EDIKTUA, 886/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 886/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Central de Comercialización de Productos Agrícolas El Mirador, S.A.

Abokatua: Andoni Elejoste De La Quintana.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Agrupalau, S.L. eta Manuel Diaz Touson.

Gaia: Merkataritza zuzenbidea (beste arazo batzuk).

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 24.621,57 euro gehi 3/2004 Legearen araberako legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Agrupalau, S.L. eta Manuel Diaz Touson demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala