Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1954

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 40/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala denak, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 40/13 prozedura bideratu da, Maria Angeles Garcia Garrido eta Antonio Ugarte Fernandezek eskatuta, honako finka honen segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

Landa-finka: lehorreko zereala, Villatejas-eko lursail-konzentrazioaren planoaren 94. finka. Mugak: iparraldean, Hermandad de Laguardiako mendia; hegoaldean, bidea eta erretena; ekialdean, Tejerako bidea; eta mendebaldean, erretena.

Neurriak lau hektarea, hirurogeita zortzi area eta berrogei zentiarea.

Finka hori da Laguardiako 98. liburuko 229. orrialdeko 12688 zenbakiko finka; artxiboko 769. liburukia.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala