Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1952

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1187/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1187/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: David Lopez Orue.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Edutek Educación Técnico Profesional, S.L.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2013ko martxoaren 4an epaia eman da. Hona hemen epaitza:

Zati batean baiesten dut David López Oruek Edutek, S.L.-ren aurka aurkeztutako demanda, eta auzi-jartzaileari 1450 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Kostuak ordaintzeari buruz ez da ezer ezartzen.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Edutek Educación Técnico Profesional, S.L.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala