Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1951

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 22/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 22/11 prozedura.

Demandatzailea: J.M.B.

Abokatua: Norberto Hornes Zubicaray.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Johani Posu Muñoz.

Gaia: seme-alabenganako neurriak.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2013-03-14an. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote:

187/13 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko martxoaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: J.M.B.

Abokatua: Norberto Hornes Zubicaray.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Alderdi demandatua: Johani Posu Muñoz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: mantenuaren gaineko neurriak arautzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 22/11 autoak. Auto horiek: auzi-ihesean den Johani Posu Muñozen aurka, letratuak lagunduta J.M.Bren izenen eta ordez aurkeztutako demandaren ondoriozkoak dira. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Johani Posu Muñozen aurka, J.M.B.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda ezetsi egiten dut, eta erabakitzen duen ezen ez direla bidezkoa eskatutako neurriak hartzea; ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Johani Posu Muñoz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala