Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2013ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1947

AGINDUA, 2013ko apirilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebatzi, eta Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileak izendatzeko dena.

Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistroan hutsik dauden lanpostuak betetzeko instruitutako espedientea ikusi da. Lanpostu horietarako deia 2013ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2013ko otsailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horiek horrela, Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak ezartzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuetarako honako hauek izendatzea:

Jesús M.ª Ducay López jauna, Bilboko 6 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.

Leopoldo Sánchez Cabrera jauna, Bilboko 3 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.

M.ª de los Dolores de Paz Sánchez andrea, Santurtziko Jabetza Erregistrorako.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala