
73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1817
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (177_2010 Dek 01 2013_03_15).
José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen den eskatzaileari berariaz jakinaraztea ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Ezezko ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.
Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.
RSS