Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1809

EDIKTUA, konkurtso-intzidentziari buruzko 215/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 72 215/08 konkurtso-intzidentzia.

Demandatzailea: Konkurtso Administrazioa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Dmitry Piterman, Jose Maria Carmona Hidalgo, Cesar Martinez Blanco, Jugovic eta Jose Nereo Ruiz Gomez, Antonio Aviles Pedregosa, Deportivo Alaves S.A.D.

Gaia: Itzultze-egintza.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Deportivo Alavés sozietatearen Konkurtso Administrazioak honako hauen aurka jarritako demanda: hartzekodunen konkurtsoan zordun deklaratutako Deportivo Alavés S.A.D, Dimitry Piterman, Milanendra Vikramsingh, Jugovic S.L., José Nereo Ruiz Gómez, César Martínez Blanco, Antonio Avilés Pedregosa eta José M.ª Carmona Hidalgo. Horrenbestez, honako hau adierazten dut:

● Hartzekodunen konkurtsoan zordun deklaratu zen aurreko Administrazio Kontseiluaren kideek Dmitry Piterman, José Nereo Ruiz Gómez, César Martínez Blanco, José Carmona Hidalgo eta Antonio Avilés Pedregosaren alde doan hartutako neurrien eraginkortasunik eza.

● Dmitry Piterman, Milanendra Vikramsingh Piterman, José Nereo Ruiz Gómez eta Jugovic, S.L. kondenatzen ditut, konkurtsoko masa aktiboari berrogeita hiru mila, zazpiehun eta bi euro eta hirurogeita bost zentimo (43.702,65) solidarioki ordaintzera, horixe baita Dmitry Pitermanen alde jarritakoak eragindako ondare-kaltea –40.658,81 euro– gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak –3.043,84 euro– demandako IV. Zuzenbideko Oinarrian zehaztutako baldintzetan, eta 2008ko irailaren 1era arte kontuak aterata, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutakoak.

● Dmitry Piterman, Milanendra Vikramsingh Piterman, José Nereo Ruiz Gómez eta Jugovic, S.L. kondenatzen ditut, konkurtsoko masa aktiboari hogeita hamasei mila, ehun eta hamazazpi euro eta zentimo bat (36.117,01) solidarioki ordaintzera, horixe baita José Nereo Ruiz Gómezen alde jarritakoak eragindako ondare-kaltea –33.652,97 euro– gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak –2.464,04 euro– demandako IV. Zuzenbideko Oinarrian zehaztutako baldintzetan, eta 2008ko irailaren 1era arte kontuak aterata, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutakoak.

● Dmitry Piterman, Milanendra Vikramsingh Piterman, José Nereo Ruiz Gómez eta Jugovic, S.L. kondenatzen ditut, konkurtsoko masa aktiboari hogeita hamabi mila, hirurehun eta zazpi euro eta laurogeita hiru zentimo (32.307,83) solidarioki ordaintzera, horixe baita César Martínez Blancoren alde jarritakoak eragindako ondare-kaltea –30.134,43 euro– gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak –2.173,40 euro– demandako IV. Zuzenbideko Oinarrian zehaztutako baldintzetan, eta 2008ko irailaren 1era arte kontuak aterata, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutakoak.

● Dmitry Piterman, Milanendra Vikramsingh Piterman, José Nereo Ruiz Gómez eta Jugovic, S.L. eta José M.ª Carmona Hidalgo kondenatzen ditut, konkurtsoko masa aktiboari hogeita bost mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita zortzi zentimo (25.099,28 euro) solidarioki ordaintzera, horixe baita José M.ª Carmona Hidalgoren alde jarritakoak eragindako ondare-kaltea –23.612,96 euro– gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak –1.486,32 euro– demandako IV. Zuzenbideko Oinarrian zehaztutako baldintzetan, eta 2008ko irailaren 1era arte kontuak aterata, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutakoak.

● Dmitry Piterman, Milanendra Vikramsingh Piterman, José Nereo Ruiz Gómez, Jugovic, S.L. eta Antonio Avilés Pedregosa kondenatzen ditut, konkurtsoko masa aktiboari hogeita zortzi mila, bostehun eta berrogeita hamabi euro eta hogeita hamabost zentimo (28.552,35) solidarioki ordaintzera, horixe baita Antonio Avilés Pedregosaren alde jarritakoak eragindako ondare-kaltea –26.826,98 euro– gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak –1.725,37 euro– demandako IV. Zuzenbideko Oinarrian zehaztutako baldintzetan, eta 2008ko irailaren 1era arte kontuak aterata, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik sortutakoak.

Demandatuei ezartzen dizkiet kostuak, amore eman duenari izan ezik.

D. Jose Nereo Ruiz Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0844 1111 00 0358 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala