Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1807

EDIKTUA, abokatu-kontu bati buruzko 1048/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1048/12, abokatuaren kontua.

Demandatzailea: Daniel Lopez Garcia.

Demandatua: Daniel Lopez Garcia.

Gaia: abokatuaren kontua.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2013-02-28an, zeinaren xedapen-zatia honako hau baita:

54/13 AUTOA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita zortzia.

Betearazlea: Antonio Barañon Cordon.

Prokuradorea.

Betearazpenpeko alderdia: Daniel Lopez Garcia.

Prokuradorea.

XEDAPENAK

Bere ordainsariak erreklamatuaz Antonio Barañon Cordon letratuak eskatutako abokatu-kontuen zinari buruzko prozesu hau bukatu dela erabakitzen da, eta kostuak Daniel Lopez Garcia demandatuari ezartzen zaizkio.

Eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, letratuak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

CUA honetako jarduketak artxibatu egiten dira behin betiko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795 0000 02 104812. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Daniel Lopez Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko otsailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala