
73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (279 KB - 15 orri.)
- EPUB (609 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1804
EBAZPENA, 2013ko martxoaren 19koa, HABEko zuzendari nagusiarena, 2013. urteko HABEren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako euskararen komunikazio-gaitasunen mailak egiaztatzeko oinarri berriak zehaztu ziren.
Aginduaren azken xedapenetako lehenengoaren babesean, HABEko zuzendari nagusiak, 2013ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, aurtengo ohiko deialdiak egin zituen. Jarraian, komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, eta 2013ko ohiko deialdietarako lurralde-batzordeak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.
Orain, 2013ko deialdien irizpideen bateratze-saioak bukatu ondoren, aztertzaileak izendatu behar dira.
Beraz, 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2013ko urtarrilaren 24ko Ebazpenean araututako deialdiak gauzatzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako mailak egiaztatzeko 2013an izango diren HABEren deialdietako idazmen- eta mintzamen-atalak zuzendu eta kalifikatzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko presidenteari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2013ko martxoaren 19a.
HABEko zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.
RSS