
73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1803
AGINDUA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ikasle Abertzaleak elkartearen proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Aritza Erkizia Otegi jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Unai Txurruka Maiztegi jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Hirugarrena.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Andoni Álvarez Gómez jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Aritza Erkizia Otegi jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion aldirako.
Hirugarrena.– Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari denez, Ane Morales Mujika andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Unai Txurruka Maiztegi jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion aldirako.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau, argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS