Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1802

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez behin betiko baja ematen baitzaio Almoneda Hotelari EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan.

2013ko otsailean, lurralde ordezkaritza honek jakin ahal izan zuen –prentsako albisteen bitartez– ezen, Almoneda Hotela itxi egin zutela.

Egoera erreala egiaztatzearren, 2013ko otsailaren 19an, Lurralde Ordezkaritzari atxikitako turismo-ikuskatzaile bat Gasteizko Florida kaleko 7.ean izan zen, eta egiaztatu egin ahal izan zuen ezen, Almoneda Hotela bezeroentzako itxita zegoela.

Hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duen maiatzaren 29ko 102/2001 Dekretuko 12. artikuluan honako hau ezartzen da: behin-behineko itxiera bederatzi hilabetetik gorakoa bada, horrek establezimenduaren behin betiko baja ekarriko du. Itxiera komunikatu ezean, Turismo Administrazioak ofizioz izapidetuko du EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematea.

EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroa sortzen duen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, eta, halaber, oro har edo berezi plikatu behar diren arauak –euren eskumenen barruan beste erakunde batzuei doazkien jarduketak errespetaturik– honako hau:

EBAZTEN DU:

2013ko otsailaren 22an, Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematea Almoneda Hotela establezimenduari.

Jakinarazi bekio ebazpen hau interesdunari, eta ohartarzio bedi honetaz: ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren aurrean, hilabeteko apearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 22a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

ENRIQUE MANUEL PÉREZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala