
73. zk., 2013ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 8 orri.)
- EPUB (602 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1801
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko, 2012rako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak atzeman dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko azaroaren 12ko Ebazpenaren testuan, 2012/5470 (2/1) orrialdean, lehenengo ebazpen-zatian aipatzen den I. eranskina ez baita erantsi. Ebazpen horren bitartez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko, 2012rako emandako diru-laguntzak aldatzen dira (2012ko abenduaren 10eko EHAA, 237. zenbakia). Beraz, orain argitaratzen da eranskin hori.
RSS